XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan bada horiek guziak baino sendagailu zaluagoa eta errechagoa: Zoazi haurra bularrean daukan emazte baten ganat eta, chahakotik arnoa bezala, ichur-araz zazu haren esnetik zirrizta bat zure begiaren gainerat.

Bertze deuseren beharrik ez dukezu sendatzeko.

A zer tiroa, duzu asmaturen!.

Nahi duzun bezenbat, bainan, ochtian nion bezala, nere chedea ez da jendeen kitzikatzea, bainan bakarrik erakusterat emaitea zer medikuntza duten usatzen holako edo halako gaitzetan.

Eta beharriko mina nola senda? Badakite orok ez dela hau gochoenetarik eta beriak eta asto beltcharenak ikus-arazten diozkala jiten zaion dohakabeari.

Huni ihardokitzeko ez ditut bi sendagailu baizik bildu eta hauk denek ezagutzen dituztenak.

Hunak lehena: Aski da teila belarra (joubarbe) lehertzea eta haren urina beharri ziloa beheiti egortzea.

Bigarrena da berritz olio pochi baten sar araztea beharritik.

Eta hori, huna zertako gizon chahar batek erran dauten bezala.

Beharri barnean ba omen da ar bat.

Ar hura egarritzen omen da arteka eta zalapartaka lotzen, bakerik ez duela utzi nahi, edari chorta bat ukan artio.

Bitchi ez den ahatik nola nehor ez den ongi heldu, zurrutarik gabe!!!.

Kalitza eder da elizan, bainan ez da berdin, sortzen delarik esku gainean edo mazelaren erdian.

Gu bezalako muthil zarpailek ez diotegu hanbat kasu emaiten, bainan bertzela da neskatch larru gocho nahi, irindu horientzat.

Huna nola chahar denborako neskatch gazteek, ganarazten zituzten delako kalitz (verrue) horiek: Goiz batez goiz jeikirik, zoazi baratzerat.

Bil zatzu bederatzi bare eta ziri batian sar-azkitzu lerro lerro.

Gero torra-azu zure kalitza bare bakotckarekin behin.

Zure ziria ezar-azu bide gurutze batian.

Bederatzi goizez, lan bera egizu, zure kalitza torratuz bare bakotcharekin.

Deus gehiagoren beharrik ez dukezu zure larrua guritzeko eta lehuntzeko.

Egia erran, ez dut nehor ikusi sendagailu horri jarraikitzen, bainan ba frangotan segidako huni: Sagar bat pikatzen duzu izari bertsuko lau pusketan.

Haukiekin, banazkakoan, bi hiru aldiz karrakatzen duzu zure kalitza.